Download Au Estresa: 2. maila PDF

TitleAu Estresa: 2. maila
File Size379.7 KB
Total Pages14
Document Text Contents
Page 1

2. maila

Estresa
Gaixotasunak

Osasuna

Ataza honetan estresa
bera, eta estresari aurre

egiteko alternatibak
izango dituzu aztergai.

Horretarako:

a. Estresa zer den
aztertu, test bat

erantzun, eta gaiari
buruzko irratsaio bat

entzungo duzu.

b. Ikaskide estresatu bati
aholku batzuk idatzi,
gaiari buruzko bideo
pasarte bat ikusi, eta

artikulu bat irakurriko
duzu.

HAU ESTRESA!

AUTOIKASKUNTZA

Page 2

2

ESTRESA ZER DEN AZTERTU, TEST BAT ERANTZUN, ETA GAIARI BURUZKO IRRATSAIO BAT ENTZUNGO DU.AA

IKASKIDE ESTRESATU BATI AHOLKU BATZUK IDATZI, GAIARI BURUZKO BIDEO PASARTE BAT IKUSI, ETA ARTIKULU BAT
IRAKURRIKO DU.BB

TT U TU T O R E A R E NO R E A R E N O R R I AO R R I A

TUTORETZAN
”Klasekideen estresa” orrian zer idatzi duen azalduko dizu.

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN
Testean zer atera zaion azalduko du. Bera estresatzen duten faktoreak zeintzuk diren, eta aurre egiteko
zer egiten duen ere azalduko du.
Irratsaioan (Atazen entzungaiak 1, 6. pista, edo DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista) entzundakoari buruzko
azalpentxo bat eta bere iritzia emango ditu.

TUTORETZAN
Idazlan bat erakutsiko dizu, zuzen dezazun.
Bideo-pasartea gustuko izan duen komentatu (Ikus-entzunezkoak 1, 33. pista, edo DB 588 zk.): ea berak
asmatutako amaiera antzekoa izan den,...

MINTZA SAIOAN EDO MINTZA-LAGUNAREKIN
“Estresa: bizitza patxadaz hartu behar da” artikulua komentatuko du: atentzioa gehien eman diona, bere
iritzia,...

Bideo-pasarte bat ikusi, irratsaio bat entzun eta gaiari buruz hitz egin

”Estresa” bideo-pasartea ikusi (DB 588 zk.) eta komentatu egingo dugu.
Gure ustez, estresa zer den eta nola definituko genukeen esango dugu.
Estresari buruzko irratsaioa entzun (DB 4.290 zk., 8. diskoa, 69. pista), 5. orriko
galderak banatu, eta talde txikietan komentatu egingo dugu: esan dena, iritzia,...
4. orria banatu, eta taldetxoetan hutsuneak bateko ditugu. Azaldu zer jartzen duen
testean (ikus 13. or.), eta bakarka testa erantzungo dugu.
Taldetxoetan, atera zaizkigun emaitzak komentatuko ditugu, eta 4. orriko galderak
ere erantzungo ditugu ahoz.
Talde handian, taldetxo bakoitzean esan dena laburbildu, eta estresari aurre egiteko
aholkuak ematen saiatuko gara: zer egin beharko genukeen eta zer ez.

Mintza saioan gaiaz aritzeko proposamenaMintza saioan gaiaz aritzeko proposamena

HAU ESTRESA!

ATAZA: HAU ESTRESA! (5:00)

Page 7

7

LAGUN ESTRESATU HORI

Estresak sortutako gaitzen alorrean mundu mailako adituak zareten heinean, zuengana
jotzea erabaki dut aspaldi honetan kezkaturik naukan gai honen inguruan aholku eske.

Horretarako, gutunarekin batera, estresari buruz bete dudan inkestaren emaitzak ere
erantsi ditut.

Eta, orain, hiru galdera egin nahi nizkizueke:

1. Inkesta irakurrita, eta klasean egunero ikusten duzuena kontuan hartuta: nola
ikusten nauzue fisikoki eta psikikoki? Larritzat jotzen al duzue neurea?
2. Zuen ustez zergatik iritsi naiz egoera honetara? Zeintzuk izan dira arrazoiak?
3. Eta, azkenik: zer egin beharko nuke horren estresaturik ez jarraitzeko?

Eta hauxe da dena. Aldez aurretik zuen laguntzagatik eskerrak emanez
agurtzen zaituztet.

Lagun estresatu hori:
.....................................................................................................................................................

Imajinatu beheko gutuna zure ikaskide (edota lagun) batena dela. Idatziozu erantzuna zure diagnosia egiteko
eta aholkuak emateko.

Page 8

8

Bideoaren hasiera ikusi duzu. Baina, nola amaituko da? Elkarrizketaren jarraipena asma dezazun, pertsonaiek
esan dituzten hitz batzuk eskaintzen dizkizugu. Horiek erabilita zure ustez esango dituzten esaldiak idatzi.

EXEKUTIBOEN BIZIMODU PETRALA

HITZAK HONAKO HAUEK DIRA: INFARTO, SINESTEZIN, ENPRESA, BIHOTZEKO, LARRIA, NAGUSI, BILERA

Zer duzu ba?

Enpresa bateko exekutibo handi bat
naiz. Bizimodu oso lanpetua daramat, egundoko
tentsiopean, nire estresak kotizatuko balu,

Bill Gates gizajo bat nire ondoan.

Ulertzen dut.

Lo gutxi egiten dut. Hiru urte oporrik hartu
ez dudala eta emaztea apenas ikusten dut
eztabaidatzeko ez bada. Jaki koipetsuak

jaten ditut, squahsean zoro moduan ibiltzen
naiz, eta larrutan jo eta su 100 kilotik gorako

finlandiar batekin baina, ezer ere ez.

Ezertxo ere doktore.
Zenbat urte duzu?

Ezer ere ez?

Exekutibo honen arazo bitxia ezagutu ondoren, hurrengo aholkuak irakurri, eta bere helburua lortzen lagun
diezazkioketenak aukera itzazu.

Eta, amaitzeko, emango dizkiozu zuk bere helburua lortzeko beste aholku batzuk?

1. .................................................................................................................................................................................
2. .................................................................................................................................................................................
3. .................................................................................................................................................................................
4. .................................................................................................................................................................................

A

B

C

a. Nik lan gutxiago eta lo gehiago egingo nuke .......................................................................................................
b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea ......................................................................
c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke ..................................................................................................
d. Estresa gainditzeko yoga, erlaxazioa, edo horrelako zerbait egin dezakezu ......................................................
e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu ................................................................................
f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait lapurtzea ......
g. Familian arazoak izateak ez dizu batere onik egingo ........................................................................................

Page 13

13

ZER DA ESTRESA?

ZUZENKETA ORRIA

Euskal Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen digu estresa: edozein motako agentek
(hotzak, gaixotasunak, ebakuntza kirurgikoak edota txoke traumatikoak) organismoaren aurka
burututako erasoa, beronen existentzia kinkan jar dezakeena; eraso horren aurrean organismoak
emandako erantzun fisiologiko, metaboliko eta psikologikoen multzoa (b).

Estresa, beraz, gorputzaren erreakzio arrunta da, hala eguneroko erronka txikiei nola aparteko
gertakariei edo bizitzako oso abagune zailei ekiteko balio diguna. Gorputza areagotu, azkartu
egiten da une jakin batean behar duen energia eta indarra berehala eskuratzeko (a).

Erreakzio hau ezinbestekoa da bizitzeko, izan ere berarekin jaiotzen gara. Neurri batean
ona da (b). Gehiegizkoa izanez gero, berriz, kaltegarria izan daiteke oso osasunarentzat eta
ongizatearentzat.

Page 14

14

ZUZENKETA ORRIA

GERTAERA

- Ezkontidearen heriotza
- Dibortzioa
- Ezkontidearengandik banantzea
- Kartzela
- Familia hurbileko norbaiten heriotza
- Gaixotasun larria
- Ezkontza
- Lana galtzea
- Ezkontidearekin adiskidetzea
- Erretiroa
- Familiako norbaiten osasun aldaketak
- Haurdunaldia
- Sexu zailtasunak
- Familian kide berri bat izatea
- Finantza egoeran aldaketak izatea
- Adiskide min baten heriotza
- Lan mota aldatzea
- Familian liskarrak gehitzea
- Diru-galera garrantzitsua izatea
- Hipoteka edo mailegua epemugara iristea
- Legearekin arazoak izatea
- Aparteko arrakasta pertsonala izatea
- Ezkontideak lana utzi edo lanean hastea
- Ohitura pertsonalak aldatzea
- Nagusiekin arazoak izatea
- Lanean aldaketak izatea
- Lo egiteko ohiturak aldatzea
- Elikadura-ohiturak aldatzea
- Oporrak

Balioa

100
73
65
63
63
53
50
47
45
45
44
40
39
39
37
36
35
35
31
30
29
28
26
24
23
20
16
15
13

ESTRESA ERAGITEN DUTEN GERTAERAK

EXEKUTIBO HONEN ARAZO BITXIA KONPONTZEKO, HAUEXEK DIRA AHOLKU EGOKIAK:B

b. Hobe duzu kirola alde batera uztea, eta alkohola edateari ekitea.
c. Dozena bat kilo gehiago hartu beharko zenuke.
e. Gantz asko daukaten gauzak jateak asko lagunduko dizu.
f. Zure helburua lortzeko komenigarria da legearekin arazoren bat izatea, esate baterako zerbait

lapurtzea.

EXEKUTIBOAREN BIZIMODU PETRALA

Similer Documents